http://urola-kosta.gpseuskadi.eus/informazioa EU     http://urolakosta.gpseuskadi.eus/informacion ES

UROLA KOSTAKO IBILBIDE ETA TXANGOEZ GOZA EZAZU!

Gure eskualdean askotariko bazter eta paisaiak dituzu, ibilbideen sarean murgildu, kultur ondare baliotsua miretsi, ingurumena errespetatu eta bizimodu osasungarria edukitzeko. Eskualdeko herrietan barrena (Getaria, Orio, Zarautz, Aia eta Zumaia) ibiliz, gure historia, eskualdea, itsas, kultura eta natura ondarea ezagutu eta gozatuko dituzu.

Gure bailaran itsasoa eta lurra mugatzen duten lerro bitxiek forma aldapatsuak sortzen dituzte itsaslabarretan, lasaiak hondartza zabaletan eta garaiak naturaz estalitako mendietan. Orografia berezia, aukera paregabea eskainiko dizuna itsasoaren eta lehorraren artean kokatutako eremu honi loturiko kirol ugari egiteko.

Eskualde honetako naturaren ikonoetako bat Euskal Kostaldeko Geoparkea da, geruza geologiko miragarriak dituena eta hainbat mendi-ibilbide eskaintzen dizkizuna. Beste bat, Pagoetako Parke Naturala, eskualdeko eremu berde nagusia.

Santiago Bideko erromesen urratsak ere sentitzen dira, sentitu, eskualdean. 'Kostaldeko Bideak' Orio, Zarautz, Getaria eta Zumaia lotzen ditu. Orion bisita ditzakezu Kantauri itsasoaren gaineko balkoi idilikoa den Tourseko San Martin ermita, Bariko San Nikolas eliza, Hirigune Historikoa eta Done Jakue Bidearen Interpretazio Zentroa. Zarauztik txakolinaren sorleku den Getariara zoazela, berriz, baserri, zelai eta mahatsondoen lekuko izango zara, Zumaiaraino iritsi arte.

Ibilbide hauek aukera paregabea eskaintzen dizute familiarekin eta lagunekin, ibiliz, gure eskualdea ezagutzeko. Gonbidapena egina dago, gure bailararen paisaiaz gozatu eta aurretik dituzuen bide hauek ezkutatzen dituzten sekretuak aurkitzeko.

GURE HERRIAK



AIA
Aia es toda ella naturaleza y equilibrio entre el ser humano y su entorno. Destacables son el Parque Natural de Pagoeta y la ferrería de Agorregi.

GETARIA
Getaria xarma berezia duen arrantzale herria da. Ezagun egin da bere seme-alaba ospetsuengatik, bere gastronomiarengatik, baita San Anton mendiak eskaintzen dituen ikuspegiengatik ere.

ORIO
Orio aparta da kirola egiteko nahiz bere gastronomia dastatzeko. Orion aurkituko dituzu Done Jakue Bideari eskainitako Interpretazio Zentroa, hirigune historiko ederra eta hondartza lasai bat, Antilla.

ZARAUTZ
Ondare aberatsa, merkataritza, ur-kirolak, museoak, kale-bizitza... Zarautz, herri bizia eta erakargarria urte osoan.

ZUMAIA
Zumaiak bi hondartza, kirol-portu bat eta hirigune historiko interesgarria ditu. Euskal Kostaldeko Geoparkerako sarbidea ere bada. Lurraren historiako pasarte zirraragarrienak gordetzen dituen aztarna geologikoak dituzu bertan, parerik ez duen paisaia ederrean.

PUNTOS DE INFORMACIÓN



ITURRARAN Parketxea (AIA)
Tel. 943 83 53 89
iturraran@gipuzkoamendizmendi.net
www.aiapagoeta.com
www.gipuzkoamendizmendi.net

GETARIAko Turismo Bulegoa
Aldamar parkea, 2
Tel. 943 14 09 57
info@getariaturismo.eus
www.getariaturismo.eus

ORIOko Turismo Bulegoa
Kale Nagusia, 17
Tel. 943 83 55 65
orioturismo@gmail.com
turismo.orio.eus

ZARAUZko Turismo Bulegoa
Nafarroa kalea, 3
Tel. 943 83 09 90
turismoa@zarautz.eus
www.turismozarautz.eus

ZUMAIAko Turismo Bulegoa
Kantauri plaza, 13
Tel. 943 14 33 96
turismoa@zumaia.eus
zumaia.eus/eu/turismoa