http://urola-kosta.gpseuskadi.eus/TB/orio EU     http://urolakosta.gpseuskadi.eus/RT/orio ES

ORIO

Orioko Udalerria aukeraz beteriko ingurune erakargarrian dago kokatua, mendi ibilaldiak eta kanpoan egiteko ekintzak burutzeko oso egokia. Gipuzkoako hiriburutik oso gertu, Urola Kosta eskualdean kokatuta, paisaia ederrak eskaintzen ditu hainbat ibilbidetan zehar. Asko dira Oriori nortasun handia ematen dioten elementuak, historia, ohitura eta usadioak, geografia eta naturaren eskaintzak, besteak beste.

Turismo-Bideak



Orio - Kukuarri

Oriotik abiatuz, ibilbideak ibaia eta kostaldea jarraitzen ditu Itxaspe baserriraino. Hemendik Donostia-Igeldo-Orio bidearen bide-gurutzera jarraitu behar da. Hemendik aurrera Kukuarrira (364 m) doan pista hartu behar da, gurutzea eta paisaia ederrak ikusteko gune ederra. Ondoren, mendebaldera jaitsiko gara, eta lehenengo bide-gurutzean barru aldera doan bidea hartuko dugu, Oriora doan Done Jakue Bidearekin bat egin arte. San Martin ermitara eramango gaitu, eta hortik Orioko alde zaharrera.

Distantzia: 10 km
Goratze txikiena: 2 m
Goratze handiena: 353 m
Erabateko igoera: 357 m
Erabateko jaitsiera: 357 m
Estimatutako denbora: 3 h



Mapa PDF     Google Earth     GPS Track