http://urola-kosta.gpseuskadi.eus/TB/bale-talaiak EU     http://urolakosta.gpseuskadi.eus/RT/atalayas-balleneras ES

BALE TALAIAK

Behatzea eta albisteak helaraztea ziren talaiaren funtzio nagusiak, komunitateen
iraupen ekonomikorako ezinbestekoak ziren funtzioak, hain zuzen: baleen eta
arrain-sarden edota helmugako portura atoian eraman behar ziren
merkataritza-itsasontzien berri emateko balio zuen, galerna edo ekaitza
zetorrela abisatzeko, kortsarioen eta gerraontzien berri emateko, halakorik
ikusten bazen, beste portu lehiakide batzuetako itsas-zirkulazioa kuantifikatu
eta kontrolatzeko, etab.

Turismo-Bideak


San Anton Talaia

https://sites.google.com/a/gpseuskadi.eus/urolakosta-es/rutas-turisticas/atalayas-balleneras/Familia%20(pp).png
Getariako portutik San Anton mendian gora egingo dugu itsasargiraino. Haren ondoan, jada desagertuta dagoen San Anton ermitaren zimenduak eta talaia baten dorre zilindrikoa ikus ditzakegu. Txoko honetatik, Higer eta Matxitxako lurmuturren artean zabaltzen den euskal kosta osoa ikus dezakegu. Ondoren, San Anton mendiaren tontorrera iritsiko gara. Antzina, beste talaia bat zegoen leku horretan. Gaur egun dagoen eraikina, “Katxapo” izenez ezagutzen dena, XX. mendekoa da. Talaia honek eskaintzen duen ikuspegia zoragarria da. Familientzako bidea


Distantzia: 1,7 km
Goratze txikiena: 14 m
Goratze handiena: 107 m
Erabateko igoera: 93 m
Erabateko jaitsiera: 93 m
Estimatutako denbora: 30'



Mapa PDF     Google Earth     GPS Track

Kostaldeko bidea

    
Getaria eta Zarautz lotzen ditu bide honek. Itsaslabarrak inguratuz, N-634 errepidearen paraleloan doan ibilbide laua da. Altzako Harria lurmuturreko itsaslabarren ondotik igaroko gara. Leku horretan zegoen, harkaitz-muino baten gainean, gaur desagertuta dagoen Lasuntalai talaia. Handik ikusten zituen talaiariak Malkorbe badiako lazun-sardak edota beste mota batzuetako arrain-sardak. Irisgarria Familientzako bidea



Distantzia: 4,0 km
Goratze txikiena: 5 m
Goratze handiena: 19 m
Erabateko igoera: 14 m
Erabateko jaitsiera: 14 m
Estimatutako denbora: 1 h 10'



Mapa PDF     Google Earth     GPS Track

Bide zirkularra

Zarautzera iritsi baino lehen, Santa Kruz talaiara hurbilduko gaituen bidea hartuko dugu. Talaia Allepunta lurmuturrean dago. Toki horretatik ezin hobeto ikusten da Zarauzko hondartza, baina baita Getaria (mendebalderantz) eta Zarauztik ekialdera dauden Gipuzkoako portu guztietako bokaleak ere. Handik gutxira, Santa Barbara baselizaren ondotik igaroko gara (XVIII. mendean eraikia). Hemendik ere kostaldearen panoramika ederra ikus dezakegu. Familientzako bidea



Distantzia: 10,6 km
Goratze txikiena: 1 m
Goratze handiena: 177 m
Erabateko igoera: 301 m
Erabateko jaitsiera: 301 m
Estimatutako denbora: 3 h



Mapa PDF     Google Earth     GPS Track