ZUMAIA: OINEZKO IBILBIDEAK
Zumaiak oinez kilometroak egiteko paraje hobe ezinak dituenez, herritarrentzat ohitura bihurtu da aire garbia arnastuz eta konturatu gabe osasunarentzat hain mesedegarria den kirol hau egitea. Hainbat aukera eta puntuen arteko distantziak jasotzen dituen.
Turismo-Bideak

Itsasadarra eta itsasoaZumaiako hiribilduko lehen biztanleen jarduera nagusia nekazaritza izan zen, baina Zumaiako herriak, betidanik, industria, ontzigintza eta portu jarduera handia ere izan du. Historian zehar -hiribildua sortu zenetik, seguruenik-, eta gaur egunera arte, ontzigintza oso jarduera garrantzitsua izan da Urolaren ibaiertzean. Urola ibaiaren aldamenetik haren bokaleraino doan ibilbidea antzina ontzigintza-jarduerarako gune nagusi izandakotik barrena doa. Familientzako bidea Itsasadarra eta itsasoa / Ría y mar Zumaia - Artadi - AskizuOso ibilbide erraza da. Garate gainera iristean, bista paregabeak izango ditugu: Oikia, Urola ibarra, Izarraitzeko mendigunea, Indamendi, eta inguruko beste zenbait mendi. Artadi kantauriarra atzean utziko dugu berehala, eta txakolinetarako mahastiak pixkanaka-pixkanaka nagusitzen joango zaizkigu. Ibilbideari jarraituz Askizu auzora iritsiko gara. Zumaia - Artadi - Askizu | Talaimendi - AlgorriIbilbide honek aukera paregabea ematen digu Zumaiatik gertuen dauden itsaslabarrak ikusteko. Altxor geologiko apartak dira, orain dela gutxi arte urrunetik etorritako geologia-aditu bakan batzuk bakarrik ezagutzen zituztenak, baina sekretu liluragarriak gordetzen dituzte. Egokiena ibilbidea itsasbeheran egitea da, aldi horretan agerian geratzen den marearteko zabalgune zabala ikusi ahal izango baitugu. Familientzako bidea Talaimendi - Algorri Zumaiari biraOso ibilbide erosoa da, zementuzko eta asfaltozko bideetan zehar doa gehienbat, eta ezin hobeto biltzen ditu kostaldearen eta barnealdearen alderdirik erakargarrienak. Ibilbidean zehar bi aldiz zeharkatzen da Urola ibaia, eta zenbait landa-auzo igarotzen dira: Artadi, Oikia, Ibañarrieta eta Elorriaga. Zumaiari Bira / Vuelta a Zumaia | Zumaia - Elorriaga - PikoteIbilbide honek duen bertuterik handienetako bat, hain zuzen ere, Zumaiako parajerik ederrenetako batzuk ikusteko aukera eskaintzea da, esate baterako, Urola itsasadarra, Elorriaga aldera ditugun muino leun eta baserriak eta, azkenik, itsaslabar harrigarriz jositako kostaldea. Zumaia - Elorriaga - Pikote |