http://urola-kosta.gpseuskadi.eus/PR/pr-gi-202-txakolinaren-ibilbidea EU     http://urolakosta.gpseuskadi.eus/PR/pr-gi-202-ruta-del-txakoli ES

PR-Gi 202 TXAKOLINAREN IBILBIDEA

Kostaldeko hiru herri, Zumaia, Getaria eta Zarautz, barrualdeko zenbait auzo eta herrirekin lotzen ditu ibilbide zirkular honek, hala nola Urdaneta eta Aizarnazabalekin. Gure ibilbidearen abiapuntua herri horietako edozein izan daiteke, eta nahi dugun norabidea har dezakegu hortik. Belardi, baso eta mahasti txikien artean egingo dugu bidea, eskualdeak txakolingintzan duen tradizioaren lekuko. Gora egingo dugu barrualdera sartu ahala, eta auzo ederrak bisitatuko ditugu bidean, Elkano, Urdaneta, Saiatz, Zubialde eta Oikia, esate baterako. Urola ibaiaren ertzetara ere eramango gaitu bidezidorrak.
 

Ibilbide laburra

 

Ibilbideko profila: Zumaia - Zumaia

Zumaia - Getaria - Zarautz - Urdaneta - Aizarnazabal - Zumaia

Datu teknikoak

Distantzia: 24,7 km
Goratze txikiena: 6 m
Goratze handiena: 333 m
Erabateko igoera: 891 m
Erabateko jaitsiera: 920 m
Estimatutako denbora: 8h 15'

Deskargak

Mapa PDF     Google Earth     GPS Track