Gipuzkoako itsasbazterretik Bizkaiko mendebaldera garamatzan Kostaldeko Bide hau da Santiagora doan erromesbiderik zaharrenetarikoa, ezagunagoak diren beste batzuk baino lehenagokoa. Marinelen herriak eta nekazaritza-eremuak bateratzen dituen bidea da, hiri handiek eta baserri giroko herrixkek osatzen duten ingurune liluragarria.